XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baña, mutil-nausiak neska-nausia ekarri bear zuen, da mutil-lagunak neska-laguna.

Onekin iritxia zan ingurutxoaren ordua, ta lau gazte agintari edo direlakoek, dantzari asera emango zioten.

Bereala erromeria ta neskak etxeratzea, eta mutillak afaltzera.

Urrena, maia utzirik, Zubietako soñujolearekin da iñoiz baita bere semearekin ere, mutil-kuadrille neska ikustera abiatzen zan, etxe-barrutan jo ta dantzatuz.

Onela erronda egingo zuten.

Bertsolaria ere an izango zan kantari festa-giro osagarri:
Tanporra ta txistue, soñu alegriak,
ondo dibertitzeko gure euskal erriak.

Ez neuken aazturikan Jaunari graziak,
gora gure Zubitako sonu jotzalleak.

Astelen-Asteartez, berriro ingurutxoa, erromeria ta gau-erronda.

Iote-Asteartez, mutil-kuadrillek, berrogeitabost inguru, auspo-soñu bat edo birekin, eskebatzeari, au da, puska-biltzeari emango zion.

Lukainka, urdaie, arrautz eta ogi biltzen zuten.

Gazteak zato-ardoa eskeñiko zion nagusiari.

Eta, esker-agiritzat, baita baso-ardo betea ere utziko etxeko andreari.

Oitura onen aztarrena, emakumeak agirian, jendearen aurrean, ez edateko gizarte-legean daukagu noski.

Arrautz-jasotzeko, saskia zeramaten; urdai ta txistorra alanbretik ixikita, ta ogiak zakutoan.

Astearteko eskean an zebiltzan txatxuak direlakuok, sonbreruaz, arpegi-estalirik eta batedobat emazteki-jantziz ere bai.

Eta txatxututa etzebiltzenak berriz, zeukaten jazkirik dotoreenakin.

Ibillaldi ortan, amarretakoa apaizetxean egingo zuten; denak, erretoreak ere, arrautz egosia artuaz.

Apaizak ardoa jarriko zuen.

Eskebatzea plazan buka oi zan.